Gravel
Pedalei eragin, asfaltotik eta zaratatik urrun

Gaubean zehar ibiltzea bertako paisaia aldakorrari jarraitzea da: haran zabalak, haitzarteak, baso trinkoak eta denbora igaroko ez balitz bezala dirauten
herri xarmantak. Ez dago presarik. Askatasun sentsazioa besterik ez, norberak egon nahi duen lekuan egotearena.
Eta egunaren amaieran, bailarako tabernetako batean indarrak berreskuratzea baino hoberik ez dago, etxeko janariaz eta bertako giroaz gozatuz. Gaubean, gravela ez da txirrindularitza bakarrik: lurraldea ezagutzeko modu bat da, patxadaz eta benetako lekuek uzten duten zirrara xume horrekin. Azken finean, horretan datza gravela…







