errepidea

Pedalei lasai eragin, aspaldian ez bezala gozatu

Errepideko txirrindularitzaz gozatzeko eginak diruditen leku horietako bat da Gaubeako bailara. Hemen errepideak mendi, baso eta belardien artean galtzen dira, egoera onean dagoen asfaltoarekin eta, batez ere, oso trafiko gutxirekin.

Gaubean zehar pedalei eragitea lasaitasunaren  sinonimo da. Bista amaigabeak eta isiltasuna beti lagun. Bihurgune leunek eta mendate txikiek pedalkadez presarik gabe gozatzera gonbidatzen dute, inguruari begiratzeko eta kilometro bakoitzean naturarekin bat egiteko denborarekin.

Mapa de la ruta en bici de la Ruta del Buitre

Bidearen txatal /zati bakoitzak paisaia desberdin bat eskaintzen du: bailara zabalak, haitzarteak, herri xarmangarriak eta gutxi ibiltzen diren lekuetan soilik aurkitzen den askatasun sentsazio hori.

Ibilbidea bukatzean, bailarako tabernaren batean indarrak berreskuratzea baino ezerhoberik ez dago: janari onak eta bertako giroak ibilbideak utziko dizun zapore goxoa ekarriko dizute gogora. Pedalei lasai eragin, aspaldian ez bezala gozatu.

Proposatutako ibilbideak

2 ibilbide proposatzen ditugu

Ibilbide luzea

Ibilbide honek Gaubeako Haraneko txoko guztiak ezagutzeko aukeraemango dizu, 92km eta 1.500 metroko desnibel positiboan zehar. Ibilbide exijentea da, bai, baina patxadaz aurre egiten badiozu eta paisaiarekin bategiten uzten badiozu, ematen duena baino askoz gehiago gozatzen da.

Hartu zure denbora bailarako herrietan gelditzeko, indarrak berritzeko etainguruneaz gozatzeko. Zati bakoitzak du bere xarma, eta pedalkadabakoitzak, bere ordaina. bizikletara igo eta haraneko erritmoan ibiltzeabesterik ez da geratzen!

Ibilbide laburra

Ibilbide laburragoa da, baina Gaubeako Haranaren zapore guztia du. 52kmeta 780m-ko desnibel positiboa errepide lasaietan, paisaia zabaletan etaherri xarmagarrietan zehar.

Ezin hobea presarik gabe gozatzeko, inguruneak eramaten uzteko etatxirrindularitza bere bertsiorik egiazkoenean bizitzeko.