MTB Flow Trail
Sentitu flowa Gaubean
Villanañen, Angostoko kanpinaren ondoan, Gaubea Flow Line dago, jaisteko pista egokitu eta seinaleztatua.
700 metrotik gorako ibilbidea eta 70 metro inguruko desnibel negatiboa du, eta bihurgune peraltatuak, dubbiak, jauziak, ordekak eta gune izurtuak eskaintzen ditu, MTBa maite dutenentzat dibertimendua eta erronkak bermatzen dituztenak, maila edozein dela ere.
Zailtasun-maila abiaduraren araberakoa da: erritmo moderatuan edonork eskura dezake; abiadura handietan, berriz, teknika handiagoa eskatzen du.
Sarrera Angostoko Kanpinetik bertatik abiatzen da, eta handik bizikletaz hamar minutu baino gutxiagoan iristen da txirrindulek bakarrik erabil dezaketen ibilbide honen sarrerara.















