Gravel

Pedalei eragin, asfaltotik eta zaratatik urrun

Gaubea bailara gravelaren neurrira egina dagoela dirudi, bide lasaiak, natura eta abentura bilatzen dituen txirrindularitza ulertzeko modu hori. Azken urteetan, asfaltoan eta zaratatik urrun pedalei eraginez gozatzen dutenek gero eta gehiago estimatzen dute  hartxintxarra, eta leku gutxi daude azalera horri txirbilak /probetxua ateratzeko Arabako txoko hau bezain perfektuak.

Hemen, mendien, basoen eta belardien artean zabaltzen dira pistak. Bigarren mailako errepideak eta lurrezko bideak elkartzen dira ibilbide bakartien sare ia infinituan, non trafikoa urruneko oroitzapena den eta isiltasunak dena hartzen duen. Legar gainekogurpilen hotsak  eta haize freskoak laguntzen dute pedalkada bakoitza.

txirbilak ateratzeko es una expresión idiomática que se puede traducir como sacar chispas, pero txirbila es, literalmente, viruta. Muy bonito para ilustrar el ronroneo de las ruedas sobre la gravilla. Si prefieres apostar por algo mas mainstream, PROBETXUA.

Gaubean zehar ibiltzea bertako paisaia aldakorrari jarraitzea da: haran zabalak, haitzarteak, baso trinkoak eta denbora igaroko ez balitz bezala dirauten

herri xarmantak. Ez dago presarik. Askatasun sentsazioa besterik ez, norberak egon nahi duen lekuan egotearena.

Eta egunaren amaieran, bailarako tabernetako batean indarrak berreskuratzea baino hoberik ez dago, etxeko janariaz eta bertako giroaz gozatuz. Gaubean, gravela ez da txirrindularitza bakarrik: lurraldea ezagutzeko modu bat da, patxadaz eta benetako lekuek uzten duten zirrara xume horrekin. Azken finean, horretan datza gravela…